9 Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten,ezta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.
10 Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroiajipoirik gabe gelditzen ez den bezala,etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duenaez baita bekatu egin gabe geldituko.
11 Zin asko egiten duena maltzurkeriaz beteko da:zigorra ez da haren etxetik aldenduko.Zin-hitza ez badu betetzen,beraren gain jausiko da bekatua;arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu;gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko,ezbeharrez beteko zaio etxea.
12 Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango!Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotiketa ez dira bekatuetan iraulkatzen.
13 Ez ohitu zeure ahoa itsuskeriak esatera,bekaturako aukera ematen baitu horrek.
14 Gogoan izan aita-amakhandikien artean esertzen zarenean,gerta ez dadin haien aurrean oharkabeanzentzugabekeriak esaten hastea ohituragatik.Orduan, jaio ez izatea nahiko zenukeeta jaioteguna madarikatuko.
15 Hizketa iraingarrira ohitutakoaez da bizitza osoan zentzatuko.