1 Hiru gauza ditut bene-benetan gogoko,Jaunari eta gizakiei atsegin zaizkienak:senitarteko elkartasuna, auzo arteko adiskidetasuna,elkar ondo hartutako senar-emazteak.
2 Hiru motako jendea gorrotatzen dut bene-benetan,biziki sumintzen nau horien jokaerak:behartsu harroa, aberats gezurtiaeta burugabeko agure adulteriogilea.
3 Ez baduzu jakinduria metatu gaztaroan,nola aurkituko duzu zahartzaroan?
4 Zein ongi datorkien zentzua ile-zuritueieta aholku ematen jakitea adinekoei!
5 Zein ongi datorkien jakinduria edadetueieta gogoeta eta aholkua pertsona ohoretsuei!
6 Eskarmentu handia da edadekoen koroa,Jaunarenganako begirunea haien benetako harrotasun.
7 Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkadanak,eta hamargarren bat ere aipatuko dut:seme-alabez pozik dagoen gurasoa;bizi den bitartean, etsaiak lur jota ikusten dituena;