11 Kontuz ibili haren begirada lotsabakoaz,eta ez harritu iraintzen bazaitu;
12 bidaiari egarritua ahoa irekieta edozein ur edateko prest dagoen bezala,edozeinen ate aurrean esertzen da zaineta edozein geziri zabaltzen geziontzia.
13 Emaztearen xarma senarraren poza;haren zuhurtasuna indarberritzaile.
14 Neurriz hitz egiten duen emaztea Jaunaren dohaina;ezer ez ongi hezia baino baliotsuago.
15 Dohainik bikainena emakume umila;ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.
16 Zeru goian agertzen den eguzkiaren antzekoemazte bikainaren edertasuna etxe txukunean.
17 Argimutil sakratuan dir-dir dagien kriseilua bezalakoaurpegi ederra gorputz lirainean.