13 Emaztearen xarma senarraren poza;haren zuhurtasuna indarberritzaile.
14 Neurriz hitz egiten duen emaztea Jaunaren dohaina;ezer ez ongi hezia baino baliotsuago.
15 Dohainik bikainena emakume umila;ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.
16 Zeru goian agertzen den eguzkiaren antzekoemazte bikainaren edertasuna etxe txukunean.
17 Argimutil sakratuan dir-dir dagien kriseilua bezalakoaurpegi ederra gorputz lirainean.
18 Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dirazango ederrak oin sendoen gainean.
28 Badira bi gauza bihotza atsekabetzen didatenak,eta hirugarren bat amorrarazten nauena:pobreziak menderatutako soldadua,mespretxuz bazterturiko pertsona burutsuaeta bekatari bihurtzen den pertsona zuzena;horrelakoa ezpatari ematen dio Jaunak.