3 Emazte ona dohain bikaina:Jaunari begirune diotenentzat dago gordea;
4 hori duenak, behartsu nahiz aberats,bihotza alai, aurpegia beti argi.
5 Badira hiru gauza kezkatzen nautenak:hiriko konponezinak, jendailaren matxinadaeta salaketa faltsua;heriotza baino kaltegarriagoak dira.Baina laugarren batek izutu egiten nau:
6 beste batengatik jeloskor dagoen emakumeak,bihozmingarri baita.Mihiaren zigorrak lau horietan esku hartzen du.
7 Emakume gaiztoa idiei gaizki lotutako uztarria bezala da,halakoarekin ezkontzea eskorpioiari heltzea bezala.
8 Emakume mozkorra guztiz amorragarri gertatzen da,ezin izango du bere desohorea ezkutatu.
9 Emakume lotsagabeari begiratu harroan antzematen zaio,betazaletan ere igartzen.