10 Lehoia harrapakinaren zelatan egoten da,eta bekatua bidegabekeria praktikatzen dutenen zain.
11 Zintzoaren hizketa jakintsua izaten da beti;zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.
12 Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.
13 Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da;haien barrea bekatuzko bizieraren ondorio.
14 Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu,halakoen istiluetan belarriak estali behar.
15 Harroen istiluek odol-isurketa ekartzen dute,tamalgarria da haien irainak entzutea.
16 Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du,ezin izango du adiskide minik aurkitu.