12 Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.
13 Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da;haien barrea bekatuzko bizieraren ondorio.
14 Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu,halakoen istiluetan belarriak estali behar.
15 Harroen istiluek odol-isurketa ekartzen dute,tamalgarria da haien irainak entzutea.
16 Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du,ezin izango du adiskide minik aurkitu.
17 Maitatu laguna eta fida zaitez berarekin;baina, haren isilpekoak azaltzen badituzu,ez joan gero haren bila;
18 zeren eta, heriotzak eramandakoa galtzen den bezala,berdin galdu baituzu lagunaren adiskidetasuna.