26 Zuloa egiten duena bertan jausiko da,sarea prestatzen duena bertan geldituko harrapaturik.
27 Gaizkia egiten duenari bere kontra itzultzen zaio,nondik datorkion jakin gabe ere.
28 Iseka eta iraina harroaren gauza dira,baina mendekua du zelatan lehoia bezala.
29 Sarean jausiko dira zintzoen erorketaz pozten direnak,oinazeak irentsiko ditu hil baino lehen.
30 Amorrua eta haserrea higuingarriak dira;berauetan maisu da gizon bekataria.