6 Fruituak erakusten du nola zaindu duten arbola,eta hitzak gizakiaren barruko gogoetak.
7 Ez goratu inor hitz egiten entzun baino lehen,horretan probatzen baitira gizakiak.
8 Justiziaren bila saiatzen bazara, lortuko duzueta gainjantzirik bikainena bezala jarriko soinean.
9 Txoriek beren espeziekoekin egiten dute habia,eta leialtasunak bera praktikatzen dutenekin.
10 Lehoia harrapakinaren zelatan egoten da,eta bekatua bidegabekeria praktikatzen dutenen zain.
11 Zintzoaren hizketa jakintsua izaten da beti;zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.
12 Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.