11 Bat-bateko liskarra sua bezala pizten da,eta odola isuraraz lezake.
12 Txinpartari haize emanez gero, su hartzen du;listua botaz gero, itzali egiten;eta biak zeure ahotik irteten dira.
13 Madarikatua gaizki-esalea eta mihi bikoa,bakean bizi zen jende asko galdu baitu.
14 Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek,eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu;hiri gotorrak suntsitu dituzte,eta handikien etxeak eraitsi.
15 Horrelako mihiek zaputzarazi dituzte emazte jatorrak,beren nekeen emaitzarik gabe utziz.
16 Horrelakoei jaramon egiten dienakez du atsedenik izango, ezin izango da lasai bakean bizi.
17 Zigorraren zartadak odolbatua uzten du,mihiaren sastadak hezurrak hausten.