15 Horrelako mihiek zaputzarazi dituzte emazte jatorrak,beren nekeen emaitzarik gabe utziz.
16 Horrelakoei jaramon egiten dienakez du atsedenik izango, ezin izango da lasai bakean bizi.
17 Zigorraren zartadak odolbatua uzten du,mihiaren sastadak hezurrak hausten.
18 Asko dira ezpataz jausiak,baina ez mihiaz jausiak beste.
19 Zorionekoa horrelakotik babesturik dagoena,horren haserrerik jasan behar ez duena;zorionekoa horren uztarpean egon gabea,berorren kateez lotu gabea;
20 burdinazkoa baita mihi bikoaren uztarria,eta brontzezkoak kateak.
21 Beldurgarria da ekartzen duen heriotzaeta hobe da Hildakoen Egoitza.