4 Bere antzekoari errukirik ez dionak,nola eskatuko du bere bekatuen barkamena?
5 Gizaki huts baino ez denak amorraturik irauten badu,nork lortuko dio bere bekatuen barkamena?
6 Gogoratu amaiera eta egin uko gorrotoari;oroitu ustelkeriaz eta heriotzaz, eta bete aginduak.
7 Gogoratu aginduak eta ez izan gorroto lagun hurkoari;oroitu Goi-goikoaren itunaz, eta ez hartu iraina kontuan.
8 Urrundu liskarretik eta bekatuari ihes egingo diozu,odol-beroak liskarra pizten baitu.
9 Bekatariak sesioa sortzen du lagunartean,konponezina bakean bizi direnen artean.
10 Zenbat eta egur gehiago, hainbat eta biziagoa sua;zenbat eta handiagoa setakeria, hainbat eta biziagoa liskarra.Nolakoa gizakiaren indarra, halakoa haren sumina;nolakoak aberastasunak, halakoa amorrua.