1 Semea maite duenak sarri emango dio zigorra,geroago poztu ahal izateko berarekin.
2 Semea ongi hezten duenak izango du onik harengandik,ezagunen artean harro ibiliko da hartaz.
3 Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa,baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean.
4 Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,bere antzeko norbait utzi baitu atzean;
5 bizitzan zehar pozik zegoen, semea ikusiz,heriotzakoan ere ez du damurik:
6 etsaiez mendekatuko duena uzten du ondoreneta lagunei mesedeak itzuliko dizkiena.
7 Semea esne-mamitan hazten duenakharen zauriak osatu beharko ditu,garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio.