10 Ez egin barre berarekin,negar egin beharrik izan ez dezazun,ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.
11 Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan,
12 berotu saihetsak ume den bitartean;bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo.
13 Hezi semea eta zaindu haren prestakuntza,beraren lotsagabekeriagatik toki txarrean gera ez zaitezen.
14 Hobe osasuntsu eta sendo dagoen txiroa,makal dabilen aberatsa baino.
15 Hobe osasuna eta sasoia munduko urre guztia baino,hobe gorputz indartsua ondasun ugariak baino.
16 Ez dago gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,ezta bihotzeko poza baino zorion handiagorik ere.