16 Ez dago gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,ezta bihotzeko poza baino zorion handiagorik ere.
17 Hobe heriotza bizimodu latza baino,eta betiko atsedena gaixotasun sendaezina baino.
18 Jangartzu dagoen gaixoaren aurrean jaki gozoak ipintzeaidoloaren aurrean elikagaiak oparitzat uztea bezala da:
19 zertarako balio dio opari horrek idoloari,ezin badu ez dastatu, ez usaindu?Berdin gertatzen zaio Jaunak zigortzen duen gaixoari:
20 begiratuz hasperen egiten du,irenduak neskatxa besarkatzean bezala.
21 Ez utzi zeure arima tristuraren menpe,ez atsekabetu zeure burua gogoetekin.
22 Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari,eta alaitasunak bizitza luzatzen.