11 Garaia iristean, altxatu eta ez gelditu atzera;zoaz lasterka etxera, bidean luzatu gabe.
12 Han, dibertitu eta burura datorkizun guztia egin dezakezu,baina ez hitz harroz bekatu egiteraino.
13 Gero, honengatik guztiarengatik, bedeinkatu sortu zaituena,bere ondasunez asebetetzen zaituena.
14 Jaunari begirune diotenek onartzen dute heziketa,eta bila lehiatzen zaizkionak ditu hark begiko.
15 Legea aztertzen dutenak hartaz asebeteko dira,baina itxurazale direnentzat oztopobide gertatuko.
16 Jaunari begirune diotenek jakingo dute zer den zuzena,eta argiak bezala distiratuko haien egintza onek.
17 Bekatariak ez du zentzarazpenik onartzen,eta aitzakiak aurkitzen ditu nahi duena egiteko.