23 Goi-goikoak ez ditu hartzen atseginez fedegabeen opariak,ezta barkatzen ere bekatuak sakrifizioen ugaritasunagatik.
24 Aitaren aurrean semea hiltzea dabehartsuen ondasunetatik sakrifizioa eskaintzea.
25 Eskean hartutako ogiaz bizi dira behartsuak,hori kentzen diena hiltzaile da.
26 Lagun hurkoa hiltzen du mantenua kentzen dionak,
27 langileari bere soldata ukatzen dionakharen odola isurtzen.
28 Batak eraiki, besteak desegin:zer irabazten dute nekea baizik?
29 Batak otoitz egin, besteak madarikatu:zeini entzungo dio Jaunak?