1 Legea betetzeak opari ugari eskaintzeak beste balio du,
2 aginduetara makurtzea salbamen-opariak eskaintzea da.
3 Inori mesede egitea irin garbia oparitan ematea da,
4 eta limosna egitea gorespen-oparia eskaintzea.
5 Gaizkitik urruti dagoena du Jaunak gogoko;benetako barkamen-oparia da bidegabekeriatik urruntzea.
6 Ez aurkeztu, halere, Jaunaren aurrean esku-hutsik,
7 legeak aginduak baitira opari hauek guztiak.