1 Lagun guztiek diote: «Ni ere lagun nauzu»,baina batzuk izenez bakarrik dira lagun.
2 Ia heriotza dakarkigun nahigabea dalaguna eta adiskidea etsai bihurtzea!
3 Nondik da sortua gaiztakeriarako joera,mundua maltzurkeriaz betetzen duena?
4 Bada lagunik, adiskidearen pozaldia atsegin izan arren,atsekabealdian aurka jartzen zaionik;
5 sabela betetzearren adiskidearen neke-lagun da,baina borroka egin behar denean,babeski atzean gordetzen.
6 Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.