12 baizik eta jo sarri zintzoarengana,baldin badakizu aginduak betetzen dituelaeta zurea bezalako sentiera duela:erortzen bazara, saminean lagun izango duzu.
13 Halaber, jarraitu tinko zeure barruak diotsunari,ez baituzu inor berori baino fidagarriagorik:
14 batzuetan barrenak hobeto ohartarazten baitu gizakiatoki garaietan zaindari dauden jagole guztiek baino.
15 Eta, batez ere, eska Goi-goikoarigida dezala zure bizitza egiaren bidetik.
16 Pentsamendua dago egintza ororen hasieran,gogoeta edozein eginkizunen aurretik.
17 Bihotz barrutik sortzen dira pentsamenduak
18 eta lau norabide hartzen:ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza,baina mihiak menderatzen ditu beti.