19 Bada beste asko hezten trebe denik,baina bere buruarentzat probetxugabea.
20 Bada hizlari treberik higuingarri gertatzen denik:zer janik gabe geldituko da;
21 izan ere, ez dio Jaunak dohainik emaneta ez du batere jakinduriarik.
22 Bada bere baitan jakintsu denik ere,eta haren adimenaren fruitu fidagarriakberaren hitzetan agertzen dira.
23 Honelako gizon jakintsua bere herriaren hezitzaile da,eta fidagarriak dira beronen adimenaren fruituak.
24 Gizon jakintsua gorespenez betetzen duteeta ikusten duten guztiek hartzen zoriontsutzat.
25 Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak;Israelen egunak, berriz, kontaezinak dira.