3 Nondik da sortua gaiztakeriarako joera,mundua maltzurkeriaz betetzen duena?
4 Bada lagunik, adiskidearen pozaldia atsegin izan arren,atsekabealdian aurka jartzen zaionik;
5 sabela betetzearren adiskidearen neke-lagun da,baina borroka egin behar denean,babeski atzean gordetzen.
6 Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.
7 Aholkulari orok hobesten ditu bere aholkuak,baina batzuek beren komenientzia dute helburu.
8 Kontuz ibili aholku-emailearekin;lehendabizi, jakin zeren beharrean dagoen—bere onura baitu hark ere gogoan—,beraren erabakia zure aurkakoa izan ez dadin;
9 agian, esango dizu: «Bide onetik zoaz»,zuri zer gertatuko begira gelditzen zaizun bitartean.