6 Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.
7 Aholkulari orok hobesten ditu bere aholkuak,baina batzuek beren komenientzia dute helburu.
8 Kontuz ibili aholku-emailearekin;lehendabizi, jakin zeren beharrean dagoen—bere onura baitu hark ere gogoan—,beraren erabakia zure aurkakoa izan ez dadin;
9 agian, esango dizu: «Bide onetik zoaz»,zuri zer gertatuko begira gelditzen zaizun bitartean.
10 Ez eskatu aholkurik mespretxuz begiratzen dizunari,gorde zeure asmoak zure inbidiatan daudenei.
11 Ez eskatu aholkurikemakumeari bere lehiakideaz,koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz,erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz,errukigabeari bihozberatasunaz, alferrari edozein lanez,aldi baterako langileari eginkizuna amaitzeaz,morroi nagiari lan handiaz.Ez fidatu horrelakoen kontseiluez,
12 baizik eta jo sarri zintzoarengana,baldin badakizu aginduak betetzen dituelaeta zurea bezalako sentiera duela:erortzen bazara, saminean lagun izango duzu.