19 Ezbeharrak ere etengabe sortzen du nahigabea,miserian bizitzeak bihotzari kalte egiten.
20 Ez utzi zeure bihotza nahigabearen menpe,urrun ezazu zeuregandik, bizitzaren azkena gogoratuz.
21 Ez ahaztu ez dagoela heriotzatik itzultzerik,hildakoari ez diozu mesederik egingoeta bai zeure buruari kalte.
22 Gogoratu, haren zoria zurea ere izango da:«Gaur niri, bihar zuri».
23 Hildakoa atsedenean dagoenez,utzi harengan pentsatzeari;azken arnasa eman duenez,ez nahigabetu gehiago harengatik.
24 Letra-gizonak astiuneak behar ditu jakinduria lortzeko;bestelako zeregin gutxi duena bihurtuko da jakintsu.
25 Nola bilakatuko da jakintsu goldan dabilena,beraren harrotasun bakarra akuilua erabiltzea bada,idiak eraman, bizitza osoa lanean emaneta zekorrez bakarrik hitz egiten badu?