25 Nola bilakatuko da jakintsu goldan dabilena,beraren harrotasun bakarra akuilua erabiltzea bada,idiak eraman, bizitza osoa lanean emaneta zekorrez bakarrik hitz egiten badu?
26 Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri,eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.
27 Berdin arotz eta etxegileak,gau eta egun lanean dihardutelarik;edo zigiluetako irudiak grabatzen dituztenak,berorien diseinuak etengabe aldatuz:eredua berregiten saiatzen dira gogotik,gauak ere lana burutzen emanez.
28 Berdin ingude ondoan eserita dagoen errementaria,bere arreta burdingintzan jarria duelarik;suaren beroak haragiak urtzen dizkiolabearen aurrean ahalegintzen den bitartean;mailuaren zarata-hotsak etengabe zulatzen dizkio belarriak,begiak josita dituela tresnaren ereduan;gogotik saiatzen da lanak burutzen,guztiz bikaindu nahian ematen gauak.
29 Berdin, eserita, bere lanean ari den eltzegilea,oinekin gurpilari eraginez;bere lanaz etengabe kezkaturik,bere jardueran zenbat pieza egingo kontatzen;
30 besoaz moldeatzen du buztinaeta oinekin biguntzen gogorra dagoenean;buru-belarri dihardu berniza ematen,eta gauean oraindik labea garbitu behar.
31 Hauek guztiek beren eskulanean dute konfiantza,trebea da bakoitza bere lanbidean.