1 antzinako guztien jakinduria aztertueta bere astiuneak profeziak ikertzera ematen dituenarekin.
2 Gizon ospetsuen kontaketak biltzen ditu,jakinduriazko esaeren kako-makoetan sartzen.
3 Esaera zaharren ezkutuko esanahia aztertzen du,jakinduriazko esaeren enigmak erabiltzen ditu gogoan.
4 Handikien artean egiten du bere zerbitzua,buruzagien artean ibiltzen.Atzerriko nazioetara bidaiatzen du,bai baitaki esperientziazzer den ona eta zer txarra gizakiongan.
5 Goizean goizetik gogotsu jotzen dusortu duen Jaunarengana,eta Goi-goikoaren aurrean egiten otoitz.Otoitzerako ahoa zabaltzen dueta bere bekatuen barkamena eskatzen.
6 Jaun handiak nahi badu,adimenez beteko dio gogoa:euria bezala isuriko ditu jakinduri hitzaketa Jauna goretsiko bere otoitzean.