10 Haren jakinduriaz hitz egingo dute nazioek,haren gorespena egingo herri-batzarrak.
11 Bizi den artean, beste asko baino ospetsuago izango;hildakoan, aski izango du ospe hori.
12 Gogoeta egin ondoren, badut oraindik zer azaldurik,ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.
13 Entzun, seme-alaba zintzook, eta hazi,ur-lasterraren ondoan landaturiko arrosondoa bezala.
14 Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.
15 Handietsi haren izena,aldarrikatu haren gorespenazeuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,eman eskerrak, esanez:
16 «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»