22 Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala,lurra asetzen duen uholdeak bezala.
23 Era berean, jentil-herriek haren sumina jasango dute,urak gatzaga bihurtu zituenean gertatu bezala.
24 Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat,baina oztopoz beteak legegabeentzat.
25 Gauza onak onentzat daude eginda hasieratik,gauza txarrak txarrentzat bezalaxe.
26 Gizakiaren bizitzan behar-beharrezkoenakura, sua, burdina, gatza,gari-irina, esnea, eztia,mahats-zukua, olioa, jantzia.
27 Hauek guztiak zintzoen onerako dira,baina bekatarien kalterako.
28 Badira Jainkoak zigortzeko sortutako haizeak,eta are bortitzago bihurtzen ditu bere suminean;suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote,sortu dituenaren sumina baretu arte.