6 Jaun handiak nahi badu,adimenez beteko dio gogoa:euria bezala isuriko ditu jakinduri hitzaketa Jauna goretsiko bere otoitzean.
7 Ongi bideratuko ditu bere irizpideak eta ezagupenak,eta Jainkoaren ezkutuko gauzak hausnartzeko gai izango.
8 Ikasi duenaz heziko du jendea,eta Jaunaren ituneko legea izango du harrogarri.
9 Askok goretsiko dute beraren buruargitasuna,ez dute inoiz ahaztuko.Haren oroitzapena ez da desagertuko,belaunez belaun bizirik iraungo haren izenak.
10 Haren jakinduriaz hitz egingo dute nazioek,haren gorespena egingo herri-batzarrak.
11 Bizi den artean, beste asko baino ospetsuago izango;hildakoan, aski izango du ospe hori.
12 Gogoeta egin ondoren, badut oraindik zer azaldurik,ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.