1 Neke handiak jasateko sortua da gizaki oro,uztarri astuna dago Adamen seme-alaben gain,amaren sabeletik irteten diren egunetikguztion ama-lurrera itzuli arte.
2 Berauen gogoeta-gaia eta bihotzeko beldurraetorriko zaien heriotzako egunaren pentsamendua da.
3 Tronu ospetsuan eserita dagoenagandikhauts eta errautsetan apaldurik dagoenaganaino,
4 purpurazko jantzia eta koroa daramatzanagandikoihal latzez jantzirik dagoenaganaino,
5 ez dago sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldura,heriotzaren beldurra, amorrua eta konponezina baino.Eta ohe gainean atsedenerako etzateangaueko loak nahasmendua sortzen dio barruan:
6 atseden gutxi edo ia batere ezeta, berehala, ametsetan ere kezkati, egunez bezala;irudimeneko ikuskariek izutzen dute,gudutik ihesi doanaren antzera;