11 Lurretik datorren guztia lurrera itzultzen da,uretatik datorrena itsasora bihurtzen.
12 Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertu egingo da,baina leialtasunak betiko iraungo.
13 Zuzengabeen aberastasunakerrekastoa bezala lehortuko dira,ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.
14 Eskuzabalak poza sentitzen du ematean;lege-hausleak, berriz, zeharo desagertuko dira.
15 Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira,sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.
16 Uraren bazterrean, ibaiertzean, sortutako kanaberabeste belar ororen aurretik atera ohi dute;
17 baina egintza ona paradisu joria da,eta limosnak betiko irauten du.