19 Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.
20 Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.
21 Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.
22 Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.
23 Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:bi horiek baino gehiago senar-emazteak.
24 Ahaide eta babesleek libratu egiten dute atsekabealditik:bi horiek baino gehiago libratzen du limosnak.
25 Urreak eta zilarrak segurtasuna ematen dute:bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.