27 Jaunarenganako begirunea paradisu joria da,ospe orok baino gehiago babesten du.
28 Seme, ez eraman eskale-bizitzarik;hobe da hil, eskean ibili baino.
29 Besteren mahaira begira dagoen gizonaren bizitzakez du bizitza izena merezi.Inoren janariz bizi denak bere burua desohoratzen du;gizon eskolatu eta ongi heziak ez du horrelakorik egiten.
30 Lotsagabearen esanetan gozoa da eskean ibiltzea,baina suak bezala erretzen dio barrua.