25 Izaki bitxi eta miresgarriak daude han,mota guztietako bizidunak eta itsas munstroak.
26 Jainkoari esker du haren mezulariak arrakasta,haren hitzak du dena arautzen.
27 Beste gauza asko esango genuke gaia agortu gabe,baina hona azken hitza: «Jainkoa da dena».
28 Non aurkitu hura goresteko indarra?Handia baita bera,handia berak egindako guztiaren aldean.
29 Beldurgarria da Jauna, biziki handia,eta miresgarria haren ahalmena.
30 Goratu Jauna, goretsazue ahal duzuen guztia,are gorago egongo baita bera.Hura goratzean, bildu zeuen indar guztiak,ez etsi, ez duzue inoiz aski goratuko eta.
31 Nork ikusi du, nolakoa den esateko?Nork goratuko du bere izateari dagokion neurrian?