13 Betiko iraungo du haien ondorengotzaketa beraien ospea ez da desagertuko.
14 Haien gorpuak bakean daude hilobiratutaeta gizaldiz gizaldi bizi da beraien izena.
15 Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioaketa beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.
16 Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen;bihozberritzearen eredu da ondorengo belaunaldientzat.
17 Noe gizon zuzen eta akats gabea izan zen,zigor-garaian berak ziurtatu zuen iraupena.Berari esker gelditu ziren batzuk bizirik munduanuholdea gertatu zenean.
18 Betiko ituna egin zuen Jaunak berarekin,uholdeak berriro ez zuelabizidunik suntsituko hitzemanez.
19 Abraham handia herri askoren sorburu izan zen,ez da izan haren parekorik ospean.