20 Goi-goikoaren legea bete zueneta ituna egin zuten elkarrekin.Bere haragian ezarri zuen itunaren ezaugarriaeta zintzo zela erakutsi zuen probaldian.
21 Horregatik, zin eginez agindu zion Jaunakharen ondorengoen bidez bedeinkatuko zituela herriak;lurreko hautsa bezain ugaria emango ziola ondorengotzaeta izarrak bezala goratuko;ondare gisa hartuko zutela herrialdea,itsasotik itsasora,Eufrates ibaitik lurraren bazterreraino.
22 Isaaki agintzari bera berretsi zionaita Abrahamenganako begirunez.Gero, gizaki guztientzako bedeinkazioa eta ituna
23 Jakobi eskualdatu zizkion.Bere bedeinkazioak berretsi zizkioneta herrialdea eman ondare;Jakobek zatiak egin zitueneta hamabi leinuen artean banatu.Gizon zintzo bat sorrarazi zuen JaunakJakoben ondorengotzatik:Moises, guztiek begiko izan zutena,