7 Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaianeta harrogarri beren bizi-denboran.
8 Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.
9 Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.
10 Ez, ordea, gure arbasoak, gizon zintzoak;beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.
11 Haien ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,beraien ondarea seme-alabengana.
12 Haien seme-alabek leial gorde dituzte itunak,ondorengoek ere bai beraiei esker.
13 Betiko iraungo du haien ondorengotzaketa beraien ospea ez da desagertuko.