13 Haren aurretik ez zen ezer hain ederrik izan;arrotzek ez dute inoiz halakorik jantzi,ez jantziko ere,haren semeek eta ondorengoek baizik.
14 Hark eskainiriko sakrifizioak erabat erretzen zirenbi aldiz egunean etengabe.
15 Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni,olio sakratuz gantzutuz.Hau betiko konpromiso bihurtu zen harentzateta haren ondorengoentzat, zeruak iraun bitartean,kultua egin eta apaiz-zerbitzua betetzekoeta Jaunaren izenean herria bedeinkatzeko.
16 Gizaki guztien artetik aukeratu zuenJaunari oparia eskaintzeko,baita intsentsua eta lurrina ere, oroigarri gisa,eta herriaren aldeko barkamen-ohikunea egiteko.
17 Bere aginduak interpretatzekoeta lege-arazoak erabakitzeko ahalmena eman zion,Jaunarenganako betebeharrak Jakoben herriari irakatsieta legeari buruzko argibideak Israeli emateko.
18 Basamortuan, harenganako jelosiaz,aurka altxatu zitzaizkion beretar ez zirenak:Datan eta Abirami elkarturiko jendeaeta Koreren taldea, haserre-suminez beterik.
19 Hori ikusirik, Jaunak ez zuen atsegin izan,eta haserre-suminaz suntsitu zituen;mirariak egin zituen haien aurka,bere suaren garretan irentsiz.