19 Hori ikusirik, Jaunak ez zuen atsegin izan,eta haserre-suminaz suntsitu zituen;mirariak egin zituen haien aurka,bere suaren garretan irentsiz.
20 Areagotu egin zuen Aaronen ospeaeta ondaretzat eman zizkionlehen fruituen hasikinak;batez ere, asebetetzeko adina janari ziurtatu zion:
21 Jaunari eskainitako oparigaiak dituzte elikagai,Jaunak eman baitzizkien berari eta ondorengoei.
22 Halere, herriari emandako lurraldean ez du ondarerik,ez du lurzatirik beste herritarrek bezala,Jaunak esan baitzion:«Neu izango nauzu ondare eta mantenu».
23 Pinhas, Eleazar-en semea, da ospean hirugarrena,Jaunaren begiruneaz arduratsu agertu zelako;herriak huts egitean, zintzo iraun zuenbere barruko adore eta indarrez,Israelentzat barkamena lortuz.
24 Horregatik, bake-ituna egin zuen Jaunak berarekin,eta santutegiaren eta herriaren buru jarri zuen;horrela, berarena eta ondorengoena izango zenapaizgo nagusia betiko.
25 Davidekin, Judaren leinuko Jeseren semearekin ere,egin zuen Jaunak ituna,baina errege-ondareasemeetako bati bakarrik pasatzen zaio;Aaronen ondarea, ordea, ondorengo guztiei.