6 Lebiren leinutik Jainkoak Aaron aukeratu zuen,gizon santua, bere anaia Moisesen antzera.
7 Betiko konpromisoa hartu zuen Jainkoak harekineta herriarentzako apaiz izendatu.Ohoratu egin zuen apaingarri ederrez,soingaineko zoragarria jantzarazi zion.
8 Duintasun paregabez estali zueneta aginte-ezaugarriz koroatu:galtzaz, soingainekoz eta efodaz.
9 Granada-fruituz apaindu zion jantzia,eta urrezko txilin ugariz,ibiltzerakoan tintin egineta hotsa tenplu osoan entzun zedin,israeldarrentzat oroigarri gisa.
10 Jantzi sakratua ere eman zion,urrez, purpura more eta gorriz egina,apain bordaturiko lana;baita epaiketarako bularrekoa ere,«Urim» eta «Tumim» epaigailuekin:
11 liho-hariz josia, artelanez egina;harribitxiak zituen zigiluen erara zizelkatuak,urrezko begietan sartuak,—benetako zilargin-lana—,eta oroigarri gisa hamabi inskripzio grabaturikIsraelgo leinuen izenekin;
12 urrezko diadema zeraman buruzapiaren gainean,«Jaunari sagaratua» hitzak zituelarik zizelkatuta:ohore-ikur, goi-mailako lan,begien atsegingarri, apaingarri paregabea.