12 Biziberri daitezela haien hezurrak hilobianeta berrizta dadila gizon ospetsu haien izenaberaien ondorengoengan!
13 Jaunak maitatua izan zen Samuel.Jaunaren profeta izanik, erregetza ezarri zueneta herriaren buruzagiak gantzutu zituen.
14 Jaunaren legearen arabera gobernatu zuen batzarraeta Jaunak Jakoben herriaren alde esku hartu zuen.
15 Bere leialtasunagatik benetako profeta agertu zen,bere hitzen bidez argi gelditu zen egiazko ikusle zela.
16 Etsaiek alde guztietatik erasotzean,Jaun ahaltsuari dei egin zion,arkume bat oparitan eskainiz.
17 Orro egin zuen Jaunak zerutiketa, burrunba handiz, bere ahotsa entzunarazi;
18 buruzagi etsaiak, filistearren printze guztiak,suntsitu zituen.