5 Dei egin zion Goi-goikoari, Ahaltsuari,etsaiek alde guztietatik erasotzen ziotenean,eta Jaun handiak entzun egin zionkazkabarra bidaliz izugarrizko indarrez.
6 Nazio etsaiaren aurka oldartueta suntsitu egin zuen maldan beherakoan,nazioek haren arma guztiak ezagut zitzaten,Jaunaren aurka ari baitziren gerran.Josuek Ahaltsuari jarraitu zion beti
7 eta Moisesen egunetan zintzo jokatu zuen,Kalebek, Jefuneren semeak, bezalaxe:batzarrari aurpegi emanez,herriak bekatu egitea eragotzi zuteneta marmar gaiztoak isilarazi.
8 Eta bi hauek bakarrik atera ziren onikseiehun mila oinezkoren artean,aginduriko lurraldean sartu ahal izateko,esnea eta eztia zerizkion lurraldean.
9 Jaunak indarra eman zion Kalebi,eta zahartzaroa arte iraun zion:lurraldeko alderdi menditsura igoarazi zueneta hura hartu zuten ondorengoek herentzian.
10 Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiekon dela Jaunari jarraitzea.
11 Epaileak ere ospetsu izan ziren, nor bere erara;haiek guztiak ez ziren desleialkerian erori,ezta Jaunarengandik aldendu ere.Izan bitez beti onespenez gogoratuak!