8 Eta bi hauek bakarrik atera ziren onikseiehun mila oinezkoren artean,aginduriko lurraldean sartu ahal izateko,esnea eta eztia zerizkion lurraldean.
9 Jaunak indarra eman zion Kalebi,eta zahartzaroa arte iraun zion:lurraldeko alderdi menditsura igoarazi zueneta hura hartu zuten ondorengoek herentzian.
10 Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiekon dela Jaunari jarraitzea.
11 Epaileak ere ospetsu izan ziren, nor bere erara;haiek guztiak ez ziren desleialkerian erori,ezta Jaunarengandik aldendu ere.Izan bitez beti onespenez gogoratuak!
12 Biziberri daitezela haien hezurrak hilobianeta berrizta dadila gizon ospetsu haien izenaberaien ondorengoengan!
13 Jaunak maitatua izan zen Samuel.Jaunaren profeta izanik, erregetza ezarri zueneta herriaren buruzagiak gantzutu zituen.
14 Jaunaren legearen arabera gobernatu zuen batzarraeta Jaunak Jakoben herriaren alde esku hartu zuen.