1 Haren ondoren Natan etorri zen,Daviden egunetan profeta izan zena.
2 Sakrifizioetan zatirik aukeratuena gantza den bezala,halaxe David israeldarren artean.
3 Lehoiekin jolas egin zuen antxumeekin bezala,hartzekin arkumeekin bezala.
4 Ez al zuen gaztetan erraldoia hileta herriaren gainetik iraina kendu,habailan harria zuela besoa astindueta Goliaten harropuzkeria eraitsi zuenean?
5 Izan ere, Jaunari dei egin zion, Goi-goikoari,eta honek besoa indartu zion;horrela, gerlari trebe hura menderatu zueneta herriaren indarra sendotu.