18 Jainko Jaunaren izenean,Israelgo Jainko deituaren izenean,urrea pilatu zenuen eztainua bezala,zilarra metatu beruna bezala.
19 Emakumeekin etzan zineneta haien morroi bihurtu zeure gorputzaren grinaz.
20 Zeure izen ona belztu zenuen eta askazia laidoztatu,seme-alaben gain sumina erakarrizeta zeure zorakeriaren ondorenak jasanaraziz.
21 Bitan zatitu zen erresumaeta Efraimen leinutik erreinu errebeldea sortu.
22 Baina Jaunak ez zion bere errukiari uko egineta ez zituen bere agintzariak baztertu;ez zituen, bada, bere aukeratuaren ondorengoakdesagertzen utzi,ez zuen ezabatu bera maitatu zuen Daviden askazia;Jakoben herriari irauteko bidea eman zion,eta Davidi beronen sustraitik sortutako kimua.
23 Salomonek, hil eta bere gurasoekin ehortzi zutenean,bere askaziko bat utzi zuen ondoren, Roboam,herriko zoroena, burugabe itzela,bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena.Jeroboamek, Nabaten semeak, bekatu eragin zion Israelieta bekaturako bidean jarri Efraim herria.
24 Eta haien bekatuak hainbesteraino ugaritu zirenez,beren herrialdetik kanpora eraman zituzten.