3 Lehoiekin jolas egin zuen antxumeekin bezala,hartzekin arkumeekin bezala.
4 Ez al zuen gaztetan erraldoia hileta herriaren gainetik iraina kendu,habailan harria zuela besoa astindueta Goliaten harropuzkeria eraitsi zuenean?
5 Izan ere, Jaunari dei egin zion, Goi-goikoari,eta honek besoa indartu zion;horrela, gerlari trebe hura menderatu zueneta herriaren indarra sendotu.
6 Horregatik, hamar milaren garaile bezala ospatu zuten Davideta Jaunak haren bidez bedeinkatu zituelako goretsi,errege-koroa distiratsua eskainiz.
7 Inguru guztiko etsaiak zanpatu zitueneta aurka zituen filistearrak suntsitu,haien indarra behin betiko hautsiz.
8 Bere egintza guztiengatik eskerrak emaneta goretsi egiten zuen goi-goiko Santua;bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreaketa bere Egilea maitatzen.
9 Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,doinu eztiz kantatzen zutelarik.