8 Bere egintza guztiengatik eskerrak emaneta goretsi egiten zuen goi-goiko Santua;bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreaketa bere Egilea maitatzen.
9 Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,doinu eztiz kantatzen zutelarik.
10 Handitasuna eman zien jaiei,ezin ederrago bihurtu ospakizunak:Jaunaren izen santua goresten zen,santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.
11 Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteaketa betiko sendotu haren indarra;erregetza agindu zion,ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.
12 Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.
13 Bake-garaian izan zen Salomon errege,Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,haren izenean tenplua eraikieta betiko santutegia presta zezan.
14 Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,argitasunez betea ibaia urez bezala!