9 Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,doinu eztiz kantatzen zutelarik.
10 Handitasuna eman zien jaiei,ezin ederrago bihurtu ospakizunak:Jaunaren izen santua goresten zen,santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.
11 Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteaketa betiko sendotu haren indarra;erregetza agindu zion,ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.
12 Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.
13 Bake-garaian izan zen Salomon errege,Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,haren izenean tenplua eraikieta betiko santutegia presta zezan.
14 Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,argitasunez betea ibaia urez bezala!
15 Zure eraginak lurra estali zuen,esaera zahar eta gogoeta sakonez bete;