16 Hauetako batzuek Jainkoari atsegin zitzaiona egin zuten;beste batzuek, berriz, bekatuak ugaldu.
17 Ezekiasek bere hiria gotortu zueneta ura eraman barrura.Harkaitza zulatu burdinazko tresnazeta urtegiak egin zituen.
18 Haren garaian egin zuen eraso Senakeribek:Rabsakes bidali zueneta honek Sionez jabetu nahi izan zuen,eta harro eta lotsagabe jokatu zuen.
19 Jerusalemgo biztanleek dar-dar egin zuten izu-ikara handizeta emakumeak erdiminetan bezalako oinazeak jasan zituzten.
20 Baina Jaun errukiorrari dei egin zioteneskuak harengana luzatuz;eta Santuak berehala erantzun zien zerutik,eta Isaiasen bidez askatu.
21 Asiriarren kanpalekuei eraso zien Jaunaketa suntsitu egin zituen haren aingeruak,
22 Ezekiasek Jaunari atsegin zitzaiona egin baitzuen;tinko iraun zuen David arbasoaren jokabidean,Isaiasek, profeta handi eta bere azalpenetan fidagarri zenak,agindu zionaren arabera.