12 Baita Josue ere, Jotzadaken semea:beraien garaian eraiki zen tenpluaeta Jaunari sagaraturiko santutegia jaso,betiko ospetsua izango dena.
13 Handia da Nehemiasen oroitzapena ere:hark berreraiki zituen gure harresi hondatuak,ateak eta morroiloak jarrieta gure bizilekuak berregin.
14 Ez da munduan Henoken parekorik sortu,lurretik eramana izan baitzen bera ere.
15 Ez da Jose bezalako gizasemerik ere izan,bere anaien buru eta herriaren euskarri.Begirunez erabili zituzten haren hezurrak.
16 Sem eta Set ospetsuak izan ziren gizakien artean;baina kreazioko bizidun ororen gainetik Adam dago.